Zer da BATU? Bergarako kultur agenda bateratua da. Agenda bat eratzen lagutzen duen tresna bat baino gehiago izateko helburuarekin dator. Herriko kultur ekosistema zaindu, sustatu, zabaldu eta elikatzeko espazio bat da. Herriko kultur aniztasuna bizirauteko eta herriko ekimenak koordinatzea ahalbidetuko du.

Nondik sortzen da BATU? Hil da Kultura dinamikan herriko kultur eragileeak parte hartu zuten eta bertatik ateratako proposamena da. Bertan irten ziren ondorioetako bat zen kultur ekitaldien gainjartzea ekidin eta eragileen arteko koordinazio bermatuko zuen lanabes baten beharra zegoela. Horri erantzuteko tokiko komunitateentzako agenda partekatua sortu da, eragileen arteko kanpo komunikaziorako zein barne koordinazioa ahalbidetuko duena.

Zer irizpide ditu? Egun honako hauek definitu ditugu:

• Hizkuntza: euskaraz antolatu diren ekitaldiak izango dira. Bi hizkuntzetan dauden ekitaldiak ere onartuko dira.
• Elkarbizitza bermatuko da erabilpenean. Jarrera sexista, arrazista, xenofobo... ez da onartuko.
• Ekitaldi motak: kulturarekin erlazioa duten ekintza, ekitaldi sozial, bilera, tailer, ikastaro, formazio edo bestelakoak kabida izango dute.
• Alderdi politikoen ekintza propioek (mitinak, bilerak etabar) ez dute lekurik izango bertan.

Nola parte hartu dezaket? Oso erraza da bertan parte hartzea. Lehenik kontua sortzeko eskaera egin behar da(goiko menuan erdiko botoian). Behin erabiltzailea edukita ekitaldia argitaratzeko aukera izango duzu( "+" botoiean). Guztiz irekita dago eragile zein herritarrendako, eta zalantzarik edukiz gero edo ekitaldi baten berri eman nahi bada ehundu@ehundu.eus helbidera idatzi.

Nortzuk hartzen dugu parte? Egun, honako eragileok espazio hau elikatzeko konpromisoa hartu dugu:

• ZinemaOn: Bergarako Zinekluba.
• Jardun: Elkartearen helburu nagusiak Bergaran euskal giroa berpiztea, ekintza euskaldunak bultzatzea, euskaltzale guztien indarrak batzea eta euskararen erabilera sendotzea dira. Horretarako edozein motatako ekintzak burutzen ditu, kultur ekintzak, aisialdi ekintzak, sentsibilizazio kanpainak, etab. Gaur egun elkartea ia 600 bazkidek, zuzendaritza batzordeak eta langile taldeak osatzen dute.
• Musika Eskola: Boni Laskurain Bergarako Musika Eskola, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako ikastetxea da; aldi berean, irabazi asmorik gabeko elkartea da. Honako helburu hauek dituzte: Musika kulturaren sustapena bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez; batik bat praktikoa eta bereziki talde jarduerak egiteko. Edozein adinetako zaleei arautu gabeko musika irakastea da. Musika-hezkuntza, kultura-ondasun denez, herritar guztientzako eskuragarri izatea. Bokazioa eta gaitasuna erakusten duten pertsonei ikasketa profesionalei buruzko orientabidea eta horiei ekin ahal izateko prestakuntza ematean arduratzea.
• Beart: Arte plastikoak babestu, promozionatu eta hedatzeko helburuarekin 1995. urtean sortutako elkartea. Bergarako arte-eskola berriro martxan jartzea ere lortu zuen, eta gaur egun Bolua kalean dute egoitza. Hainbat ikastaro ematen dituzte bertan, eta lehiaketak ere antolatzen dituzte herrian Bergarako Udalarekin lankidetzan. Horretaz gain, Bergarako Aroztegi aretoa ere jarri zuten abian Udalarekin batera, eta baita Bergara Hirigune Historikoa Koloretan aire libreko museo-proiektua ere.

Nork egin du lanabesa?

Zibergarako kideek egin dute. Herriko eragile hau teknologia burujabetza bideorri proiektu ezberdinetan lanean dabiltza eta Ehundu egitasmoaren baitan Teknologia Burujabetzaren haria jorratzen ari dira. Proiektu hau gauzatzeko Gancio-n oinarritu dira, software librean eraikitako lanabesa.